Musika benetazko hizkuntza unibertsala da; soinua eta erritmoa konbinatzen dituena.


FAMILIEN PARTE HARTZEA:


MUSIKATUZ, GURASOENTZAKO MUSIKA TAILERRA

Duela bi urte, MUSIKATUZ gurasoentzako musika tailerrarekin hasi ginen.

Nazioarteko elkarte zientifikoak familien parte hartzeak gelako lanari zentzua ematen diola eta familiek zein ikasleek eskolarekiko duten harremana sustatu eta hobetu egiten dutela baieztatzen du.

Ideia honetan oinarrituta, ekintza honen helburu nagusia familien partaidetza bultzatzea izan zen  gehien bat, hiru esparrutan:
1.- Guraso tailerra: ordu bat eta erdi, 16.15etatik aurrera, astean behin.

2.- Musika gelan: Egunerokotasuna ikasleekin partekatuz. Gure eskolan, Lehen Hezkuntzako umeek haien guraso zein musikari profesionalekin partekatzen dute gela eta eszenatokia.

3.- Eskolak antolatzen dituen kontzertuetan parte aktibo hartuz.

Aipagarria da partehartzaileek adierazten duten kemena, interesa eta elkarlanerako joera.


ZORIONAK!






Añadir leyenda











No comments:

Post a Comment

Followers